1

Noten izenak:

1026. urtean (Erdi Aroa), Guido D´Arezzo (995-1050) italiarrak noten idazkera asmatu zuen. Eskala sortzeko, San Juani dedikatutako ereserki batetako bertso bakoitzeko lehen silaba erabili zuen. Egilea Paulo Diácono dela uste da eta honela zioen:


Ut queant laxis

Resonare libris

Mira gestorum

Famuli tuorum

Solve polluti

Labii reatum


Abesteko zailtasunak zirela eta, ut silaba do-agatik ordezkatu zen. Bost gizaldi ondoren, musika eskala osatu zen, gaur ezagutzen dugun bezala. Horretarako, Arezzok XI. gizaldian erabilitako ereserki berdinera jo zuten, zazpigarren SI nota San Juanen inizialekin osatuz, garai hartan Sante Ioanes idazten bait zen. Zortzigarrena, Do-ren errepikapena izan zen.
Gaur egun, A, B, C, D, E, F, G hizkiak ere erabiltzen dira musika notak izendatzeko, batez ere, Musika Modernoko akordeen zifratuen izendapenean.